Funtzioak

Hautatu funtzio bat 'Elementuak' panelaren behealdean. Funtzio horiek Komandoak leihoko laster-menuan ere badaude. 'Komandoak' leihoan eskuz idatzi beharko dituzu 'Elementuak' panelean ez dauden funtzioak.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki laster-menua Komandoak leihoan eta aukeratu Funtzioak

Aukeratu Ikusi - Elementuak; ondoren, 'Elementuak' panelean, hautatu Funtzioak zerrenda-koadroan.


Jarraian datorren zerrendak Elementuak leihoan azaltzen diren funtzioak ditu. Funtzioaren alboko ikurrak 'Elementuak' paneletik (Ikusi - Elementuak) edo Komandoak leihoko laster-menutik atzitu daitekeela adierazten du.

Funtzioen zerrenda

Esponentzial naturalaren ikonoa

Funtzio esponentzial naturala

Funtzio esponentzial naturala txertatzen du. Zuzenean func e^<?> ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Logaritmo naturalaren ikonoa

Logaritmo naturala

Logaritmo naturala (e oinarria) txertatzen du leku-marka batekin. ln(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Esponentzialaren ikonoa

Funtzioa esponentziala

Funtzio esponentziala txertatzen du leku-marka batekin. exp(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Logaritmoaren ikonoa

Logaritmoa

Logaritmo arrunta (10 oinarria) txertatzen du leku-marka batekin. log(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Berreketaren ikonoa

Potentzia

x zenbakia yth zenbakiarekin berretzen du. <?>^{<?>} ere idatz dezakezu Komandoak leihoan. ^ karakterea rsup edo sup karakterearekin ordez dezakezu.

Sinuaren ikonoa

Sinua

Sinu funtzioa txertatzen du leku-marka batekin. sin(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Kosinuaren ikonoa

Kosinua

Kosinu funtzioa txertatzen du leku-marka batekin. cos(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Tangentearen ikonoa

Tangentea

Tangente funtzioa txertatzen du leku-marka batekin. tan<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Kotangentearen ikonoa

Kotangentea

Kotangentearen ikurra txertatzen du leku-marka batekin. cot(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Sinu hiperbolikoaren ikonoa

Sinu hiperbolikoa

Sinu hiperbolikoa txertatzen du leku-marka batekin. sinh(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Erro karratuaren ikonoa

Erro karratua

Erro karratuaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. sqrt(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Kosinu hiperbolikoaren ikonoa

Kosinu hiperbolikoa

Kosinu hiperbolikoaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. cosh(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Tangente hiperbolikoaren ikonoa

Tangente hiperbolikoa

Tangente hiperbolikoaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. tanh(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Kotangente hiperbolikoaren ikonoa

Kotangente hiperbolikoa

Kotangente hiperbolikoaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. coth(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

ngarren erroaren ikonoa

Enegarren erroa

Erro-funtzioa txertatzen du bi leku-markekin. nroot n x ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Arkusinuaren ikonoa

Arku sinua

Arku sinu funtzioa txertatzen du leku-marka batekin. arcsin(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Arkukosinuaren ikonoa

Arku kosinua

Arku kosinuaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. arccos(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Arkutangentearen ikonoa

Arku tangentea

Arku tangente funtzioa txertatzen du leku-marka batekin. arctan(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Arkukotangentearen ikonoa

Arku kotangentea

Arku kotangente funtzioa txertatzen du leku-marka batekin. arccot(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Balio absolutuaren ikonoa

Balio absolutua

Balio absolutuaren ikurra txertatzen du leku-marka batekin. abs(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Area sinu hiperbolikoa ikonoa

Arearen sinu hiperbolikoa

Arearen sinu funtzio hiperbolikoa txertatzen du leku-marka batekin. arsinh(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Area kosinu hiperbolikoa ikonoa

Arearen kosinu hiperbolikoa

Arearen kosinu funtzio hiperbolikoa txertatzen du leku-marka batekin. arcosh(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Area tangente hiperbolikoa ikonoa

Arearen tangente hiperbolikoa

Arearen tangente funtzio hiperbolikoa txertatzen du leku-marka batekin. artanh(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Area kotangente hiperbolikoa ikonoa

Arearen kotangente hiperbolikoa

Arearen kotangente funtzio hiperbolikoa txertatzen du leku-marka batekin. arcoth(<?>) ere idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Faktorialaren ikonoa

Faktoriala

Ikur faktoriala txertatzen du leku-marka batekin. Zuzenean fact <?> idatz dezakezu Komandoak leihoan.

Iradokizun-ikonoa

Indize bat edo berretzaile bat ere eslei diezaiokezu funtzio bati. Adibidez, sin^2x idazten baduzu, emaitza honakoa izango da: "sine ber 2x" funtzioa.


Abisu-ikonoa

Funtzioak eskuz sartzen badituzu Komandoak leihoan, gogoan izan funtzio batzuek tarteak behar dituztela (adibidez, abs 5=5 ; abs -3=3).